-Azala-     -Izen ematea-     -Ohiko galderak-

Izen ematea -  Kanpamendu teknologikoak

Bideo-jokoak atsegin al dituzu? Errobotak nahiago al dituzu?

Jolastea ondo dago, baina… Inoiz zure bideo-jokoa sortzea pentsatu al duzu? Edo zure aginduak beteko dituen errobot bat egitea? Bots Week eta Videogames Week izenekoetan errobotak eta bideo-jokoak sortu ahal izango dituzu, era erraz eta dibertigarrian.
Anima zaitez eta hartu parte!

Anima zaitez eta hartu parte!

Bots Week

Helburuak
Tailerrak teknologiara era dibertigarrian hurbiltzeko aukera emango die partaideei, errobotak muntatuz eta programatuz, proposatzen zaizkien erronkak gaindi ditzaten. Hori guztia, elkar laguntza eta adiskidetasun giroan. 
Errobotak sortzeko Lego Mindstorms NXT 2.0 teknologia erabiliko da, mugitzen diren motoreekin, ultrasoinu, ukipen, kolore… sentsoreekin.


Metodologia
Tailerreko partaideek erronka txiki bat gainditu beharko dute egunero. Horretarako, errobota muntatu eta programatu beharko dute, astearen amaieran erronka zailagoari aurre egin ahal izateko. Aste amaierako erronka horretan errobotak elkarren artean lehiatuko dira.
Begiraleen laguntzarekin, egun batzuez ingeniari gazte bilakatu dira, eta talde lanean arituz, arazo errealak konpondu ahal izango dituzte, guztia ere giro ludikoan.
Saio baten eskema

  • Egunari hasiera emateko, erronka txikirako oinarrizko proposamena egingo da, talde bakoitzak hainbat ildo erabiliz gara dezan. Begiraleek arreta jarriko dute, ideiak, jardunaldian zehar konpontzeko moduko espazioaren barruan egon daitezen.
  • Begiraleek, erroboten garapenean ate berriak irekiko dituzten programazioari edo muntaketari buruzko zenbait alderdi aurkeztuko dituzte.
  • Taldeak bildu egingo dira, arazoa aztertuko dute, beraien mugak adostuko dituzte eta lanak nola banatu erabakiko dute.
  • Taldeek beraien lana burutuko dute, begiraleei laguntza eskatuz, hala behar dutenean. Begiraleek, konponbideak eman beharrean, tailerreko partaideei beraien aldetik konponbideak bilatzen lagunduko diete, beraiek ere beste galdera batzuk eginez, eta programazioko edo/eta eraikuntzako baliabide berriak eskainiz.
  • Goiz erdian, guztien aurreko lehen aurkezpena: taldeek lortzen ari direna eta agertu zaizkien arazoak konpartituko dituzte.
  • Taldeek lanean jarraituko dute.
  • Goizaren amaieran, guztien aurreko aurkezpena eta lortutakoaren erakusketa, argazkiak hartuz eta bideoak grabatuz. 

Taldeek lanerako fitxak izango dituzte, erronken ebazpenean gida gisa erabiltzeko. 


Erronka txikiak
Erronka txikiak honako hauek izan daitezke, besteak beste: 

  • Aurretik erabakitako ibilbidean mugi daitekeen errobota.
  • Espazio batetik era aleatorioan mugitzeko gai izango den errobota, oztopoak saihestuz, horiek ukituz edo ukitu gabe.
  • Zoru argiaren gainean egindako lerro ilunak deskribatutako ibilbidea jarraitzeko gai den errobota. Zabaltzea: ibilbidearen erdian oztopoak egon daitezke, eta horiek inguratu beharko dituzte.
  • Lerro batek mugatutako gune batean dauden bi lata aurkitu eta bertatik ateratzea.
  • Mahai baten gainean mugitzeko gai izango den errobota diseinatzea, bertatik erori gabe eta bertan dauden objektuz (LEGOren adreilu txikiak) garbituz.

Ikastaro amaierako erronka honako hauetako bat izan daiteke: 

  • Minisumoa: bi errobot gune itxi batean, batak bestea bertatik botatzeko ahaleginetan, kanpora irten gabe. 
Zapitxoa: Bi errobot, lerro baten bi ertzetan, erdian objektu bat izanik. Biak ere objektua eramaten saiatuko dira.

 

Videogames Week

Helburuak:
Videogames Week bideo-jokoak egiteko tailerra da, gazteentzat pentsatutakoa. Tailerrak irauten duen astean, partaideek bideo-joko bat egiteko prozesua zein den ikusiko dute, beste pertsona batzuek egindako bideo-jokoak berriro diseinatuko dituzte eta beraien bideo-jokoak egingo dituzte.
Horretarako Scratch erabiliko dugu, software libreko plataforma grafikoa. Erabiltzaileei beraien sorkuntzak online konpartitzeko aukera ematen die, beste batzuek ere jolas dezaten eta lan horiek aldatu eta hobetu ahal ditzaten.

  • Partaideen azterketa kritikorako gaitasunen garapena sustatzea, ohikotasunez kontsumitzen dutenaren aurrean (bideo-jokoak).
  • Partaideen irudimena eta asmakuntzarako gaitasuna bultzatzea.
  • IKT-en eraikuntzarako erabilera bultzatzea, era horizontalean, ikuspegi digitaletik eta mediatikotik prestatuta egongo den gizarterantz aurre eginez.

Metodologia:

  • Partaidetzan oinarritutako tailer praktikoa izango da.
  • Taldean egingo da lan.
  • Berdinen arteko ikasketa bultzatu eta erraztuko da (P2P).
  • Jolasaren bitartez ikasiko da, sormena indartuz eta emozio eta esperientzia pertsonaletan oinarrituz. 

 

 

 

 


Bi Camp-etan honako
hau sartzen da:

  • Bazkaria.
  • Autobus zerbitzua.
    Ikasgelak irekita eta zainduta egongo dira goizeko 08:00etatik, euren kabuz hurbiltzen diren partaideentzat. 
  • Begirale elebidun espezializatuak. Taldeak mailen arabera banatuko dira, 3ko taldeetan, lanak burutu ahal izateko. 

Gomendatutako adina: 10 urtetik 16 urtera


 


Zatoz adiskide batekin eta %10eko beherapena izango duzu,
eta zure anai-arrebarekin bazatoz, beste %5eko beherapena.
(Beherapenerako kodean jarri “anai-arreba”, “adiskidea” edo “anai-arreba+adiskidea".
Egiaztatu egingo da)


 

-> Ohiko galderak

-> Azalera joan

komplementua  +surfcamp!
Arratsaldez ere, aukeran egongo da kampamendua jarraitzeko kirol ekintzekin:
Sopelanako Surf eskola.   www.ptxsurfeskola.com

Aukera 1: Surf, joan etorri Bidaiak Sopelanara barne  100€ astea

komplemendu honetan interesa badaukazu, bidali email bat parteartzailearen izenarekin.  videogamescamp@gmail.com 

on-line aurre izan ematea

Izena

Abizenak

Urte

Herria

Aita/Ama-ren Izena

Telefonoa

E-mail

deskontu codea

hizkuntza


Lehen hizkuntza Inglesa izango da

camp-en datak


(Las semanas que no aparecen ya están completas)

 

aste 1   295€
2 aste   495€
3 aste   700€

Para realizar el pago, y confirmar asistencia se contactará con los interesados telefónicamente.


informazio gehiago videogamescamp@gmail.com
Tlfno:
676 540 767

 

Política de privacidad. Todos estos datos son tratados con absoluta confidencialidad, no siendo accesibles por terceros para finalidades distintas para las que han sido solicitados. Cualquier consulta o comentario personal dirigidos al ejercicio de los derechos de acceso, cancelación, rectificación u oposición que reconoce la Ley 15/99 LOPD puede remitirlos a: informacion@noviasalcedo.es