Novia Salcedo Prestik-Ezkerraldean egongo da

Beste urte batez Prestik Ezkerraldea ’16 heltzear dago da, eta Novia Salcedo Fundazioak ezin zuen enpleguari buruzko urteko azoka hori galdu. Bizkaia osoko gazteak ekitaldi horretara joango dira orientazioa, lan eskaintzak eta hezkuntza eskaintzak bilatzera.

 

Hitzordua urriaren 20an eta 21ean izango da Portugaleteko Nautika eta Itsasontzi Makineria Goi Eskola Teknikoan (UPV-EHU), eta enpresei, gazteen enpleguaren aldeko erakunde bitartekariei edo unibertsitateei buruzko informazioa eskainiko duen erakusketa gunea izango du.

Novia Salcedok stand bat izango du, eta bertan arreta eskainiko die lan merkatuari buruzko orientazioa nahi duten gazteei. Beste zerbitzu batzuen artean, dituzten lan praktikei eta ekintzailetzarako programei buruzko informazioa emango zaie, ekiten ikasi nahi dutenentzako Enplegua Sortzeko Eredu Berri gisa. Hala nahi duten ikastetxeek eta Batxilergoko ikasleek, ikasleek laneko egun bat profesional koalifikatuekin igarotzeko diseinatuta dagoen Eskolan-Lanaldi proiektua ere ezagutu dezakete. Horrela, itxuraz atsegin duten lanbide hori egunen batean euren lanbidea izan daitekeen ala ez hobeto jakin dezakete.

Horrez gain, ostegun arratsaldean eskainiko den tailerrean, bertara doazen eta karrera amaituta duten gazteek euren enplegugarritasuna nola hobetu ikas dezakete Novia Salcedoren bitartez, eta hobeto prestatuta hel daitezke euren lehen lanpostura.

Prestiken ikusiko gara!

Comentarios cerrados.