Administrazio Publikoetako Lehen Esperientziak programaren esparruan, Euskal Enplegu Zerbitzuak – Lanbidek kudeatuta, Novia Salcedo Fundazioak, IHOBE – Ingurumen Jarduketarako Euskal Sozietateak eta EEE – Energiaren Euskal Erakundeak prestakuntza-programa bat jarri dugu abian klima-aldaketan eta energia-trantsizioan, bi helbururekin: gazteak gaitzea eta euskal udalerriei energia-trantsizioari eta -aldaketari lotutako erronkei aurre egiten laguntzea.
Helburuak:
- Tokiko administrazioei klima- eta energia-planak garatzen laguntzea, beren behar zehatzetara egokituta, beren jarduera-eremuetan ingurumen-jasangarritasuna hobetzeko, gazte horiek finantzatuta kontratatuz.
- Tokiko administrazioan hasi berriak diren talentu gazteei trantsizio energetikoaren eta klima-aldaketaren arloko prestakuntza eskaintzea.
Norentzat:
- Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriak.
- Udalerrien mankomunitateak, Arabako lurralde historikoko kuadrillak. toki garapeneko agentziak eta udalez gaindiko beste entitate publiko batzuk.
- Euskal Foru Aldundiak.
- Aurreko entitateei lotutako edo haien mendeko erakunde publikoak.
Eskaerak egiteko epea: 2022ko urriaren 20etik 2022ko urriaren 30ra.
Parte hartzeko interesaren formularioa
Novia Salcedo Fundazioak Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan dihardu kontrataziorako laguntza hauen onuradun izan daitezkeen lanpostuak eta proiektuak identifikatzen